Saturday, October 23, 2004

Nataraj Meditazioa

Nataraj-a 65 minutuak luzatzen den dantza meditazioa da. Hiru ataletan banatzen da, bereziki sortutako musika entzunez.



"Baztertu dantza egiten denari, zure Niaren zentrua ahaztu, itzuli dantzara. Mediatazioa hauxe da. Dantzari ekiozu horren sakon zeren zeu dantzaria zarela ahaz bait dezakezu eta dantza bera zarela sentitzen hasi zaitezke. Dantzarien eta dantza arteko banapenak desagertu egin behar du, horrela dantza meditazio bihurtzen da.


Banaketa badago, orduan ariketa ona, osasungarria, izango da, baina ezin da espirituala dadinik esan. Dantza sinplea baino gehiago ez da. Dantza, berez, oso ona da, dantza egin eta gero zure burua gazteagoa, freskoagoa sentituko duzu. Baina hori, oraindik, ez da meditazioa. Dantzariak aritu behar du dantza baino gehiago egon ez dadin arte... Ez egon kanpoan, ez egon begiratzen. Parte hartu!. Jolasketa da, izan jostalaria! Gogora ezazu beti nirekin jostalari hitza oso oinarrizkoa dela."
Osho

Lehenengo atala: 40 minutu


Dantzatu begi itxiak.. Dantzatu, dantzari ekiozu posedituta bazeunde bezala, erotuta. Utzi zure inkontzientzeak kontrola jaso dezala.

Bigarren atala: 20 minutu


Jarraian eta begi itxiak mantenduz, zure burua etzan eta egon geldi eta ixilik

Hirugarren atala: 5 minutu


Hospa ezazu! Dantza ezazu alaitasunez.


ESTEKAK
Osho-ren mundura

Oshoren Dynamik Meditazio-ra
Oshoren Kundalini Meditazio-ra
Oshoren Gouri Shankar Meditazio-ra
Oshoren Txakren Arnasa Meditazio-ra


ETXERA

e-Mail guri!